PSE-EE GIPUZKOA

PSE-EE GIPUZKOA
Bilaketa:

.: IÑAKI ARRIOLA

Curriculum Vitaea

Foto de noticia 1Izena - Iñaki Arriola López
Jaioteguna - 1959ko urriaren 7a / Eibar(Gipuzkoa)
Egoera zibila - Ezkondua

Ikasketak

Zuzenbidean lizentziatua.
Euskal Herriko Unibertsitatea EHU (Gipuzkoa)

Hizkuntzak

Gaztelania - Hitz egiteko eta idazteko gaitasuna
Euskera - Eibartarra

Informatika

Saiotxo batzuk egiten ari naiz

Esperientzia politikoa

Esperientzia politikoa:
1983 - 1993 Eibarko Udaleko zinegotzia
1991 - 1993 Eusko Legebiltzarkidea (uko egin nion nire eserlekuari, Eibarko Alkate izateko)
1993 - 2008 Eibarko Alkatearen kargua hartu nuen 1993an, Aurora Bascarán sozialistak kargu horri uko egin ondoren. PSE-EEko zerrendaburu gisa 1995. urtean alkate izateko aurkeztu nintzen lehen aldian, 7 zinegotzi lortu nituen, bigarrenean, 1999. urtean, guztira 9, eta 2003. urtean 11 zinegotzietaraino iritsi nintzen, gehiengo absolutua lortuz, 2007ko hauteskundeetan ere emaitza bera izanik. Bi gehiengo absolutu elkarren segidan.
1993 - 2008 PSE-EEko batzarkide lehen aldiz, Deba-Urolako hauteskunde-barrutian, VI. Legegintzaldian (1999-2003). Batzorde Instituzionaleko bokal izan nintzen, Garraio eta Errepideetakoa, Araudikoa, Finantzaketa Eredu bat Aztertzeko eta Proposatzeko Batzordekoa eta Gipuzkoako Azpiegituren Mantentze-lanetarakoa.
2003 - 2007 VII. Legegintzaldian Bide Azpiegituretarako Batzordean eta Lurraldearen Antolamendurako eta Sustapenerakoan bokal izan nintzen.
Gaur egun “Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos” Batzarkide Taldeko bozeramailea. Gipuzkoako PSE-EEko Idazkari Nagusia, Euskadiko Batzorde Exekutiboko kidea eta Eibarko Udal Elkarteko Lehendakaria.
2009 maiatza Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailburua.

Beste datu batzuk

Gustukoa dut arrantza egitea, perretxikoak eta karakolak biltzea eta sukaldean aritzea. Etxean neuk prestatzen ditut menu bereziak. Gainera, bi elkarte gastronomikoetako bazkidea naiz. Izan ere, urtero Gipuzkoako PSE-EEren batzarkide-taldea afaltzera gonbidatzen dut bi elkarte horietako batera.

“Ontziratzaile aditua” naizela esan dezaket. Piperrak eta tomateak bere garaian, onddoak eta beste perretxiko batzuk (hitz egingo dugu mikologiaz), karakolak, hegaluzea... azken batean, “nahiko” beteta daukat hornitegia.
Bestalde, pazientzia handia dut eta esku-lanak egiten ditut. Uda honetan, esaterako, alderdiko emakume lagun guztiei oskolekin eta karrakelekin neuk egindako eskumuturreko batzuk eman dizkiet opari. Nire ekoizpen-sistema guztiz autarkikoa da eta prozesuaren fase guztiak besarkatzen ditu: bilketa, garbiketa, bernizaketa eta muntaketa. Ez naiz produktu horiek merkaturatzen aritzen, ezingo nukeelako made in China boteretsuarekin lehian aritu.

Gustukoa dut futbola, eta Eibarko bazkide eta zaletua ere banaiz. Sufritzeko, aski dut Eibarrekin.

Musikari dagokionez, boleroak eta habanerak gustatzen zaizkit. Literaturaren inguruan, berriz, azkenaldian Toti Martínez de Lezearen liburuak irakurtzen ari naiz.

OTSAILA

A A A O O L I
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Buletinaren harpidetza: