PSE-EE GIPUZKOA

PSE-EE GIPUZKOA
Bilaketa:

.: IÑAKI ARRIOLA

Aurkezpena

Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten Idazkari Nagusi naizen aldetik, ongietorria eman nahi dizuet gure web orrialdera. Leiho honen bidez, egiten duguna erakutsi nahi dugu; bultzatzen ditugun ekimenak eta politikak ezagutzera eman nahi ditugu. Informazioa eman eta zuengandik, herritarrengandik, hurbilago egon nahi dugu. Zuen ahotsa entzuteko, interes estuek sortzen duten zalapartaren gainetik.

Web orrialde honetan ez dut ezer agintzeko asmorik; zuekiko hartutako konpromisoa erakutsi nahi dut. Sozialistak konprometituta gaude Gipuzkoarekin. Arnasten dugun airea edo edaten dugun ura pozoitu gabe, aberastasuna sor daitekeela frogatu nahi dugu. Enpresariei adore emanez aurrera egin dezakegula, eta aldi berean, atzean geratu direnei lagun diezaiekegula. Laburbilduz, denok sartzen garen herri bat eraiki dezakegula, Gipuzkoa dinamiko bat.

Urte hauetan guztietan zehar, erronkek adore eman digute eta lorpenek indartu egin gaituzte. Xede bakarra izan dugu: herritarren bizi-kalitatea hobetzea. Eta zeregin bakarra: politikari beste norabide bat ematea.

Euskadira haize berriak iritsi dira, aldaketa-haizeak. Iragana horixe da: iragana; eta gaur etorkizuna baino ez dago. Guztiok sartuko garen etorkizuna, Gipuzkoa hobeagoa eraiki ahal izateko. Inor babesgabe sentiaraziko ez duen etorkizuna. Gure begiak etorkizunean jarri ditugu. Etorkizun oparoago, bidezkoago, berdintasunezkoago eta parte-hartzaileago batean. Prest gaude erronkari heltzeko, eta herritarrek gugan jarritako konfiantzak indarrak emango dizkigu aurrera egiteko.

IRAILA

A A A O O L I
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Buletinaren harpidetza: